|
Ur
bizia
|
|
Ura bizigabeko materia gisa sailkatzen badugu ere, biziarekin zerikusi ikaragarria duela esan beharrean gaude, bizidun guztien %60tik gorakoetan parte baita. Urak berak bizia duela dirudi; mendietan jaio, erreka eta ibaietan hazi eta itsasoratzean hiltzen baita, lurrinketak zeruratu eta ekaitzek infernuratu artean. Uraren zikloa esaten zaio honi. |
|
|
![]() |
URAREN
ZIKLOA
|
|
| Itsasoan hara-hona dabilen izozmendia, pixkanaka, urtu egiten da. Eguzkiak itsasoko ur gaina berotu ahala, ur pixka bat lurruntzen da. Ur-lurrun hori tanta edo kristal txikietan kondentsatzen da, eta horrela, hodeiak osatzen ditu. Gero, euria edo elurra egiten du. Gehiena itsasoan bertan erortzen da, itsasoak lur planetaren %75 hartzen baitu. |
|
|
| Baina lehorrean ere egiten du euria eta mendietan elurra sortzen du. Erori eta lurrean barneratzen da beheraka. Lur azpian bere bidea egin eta iturri txikietan eta iturburuetan ateratzen da gero. Horrela, aintzirak eta ibaiak osatzen ditu, eta horietatik itsasora itzultzen da atzera. Horixe da uraren zikloa. Izotza, ur likidoa, lurruna. Horrela izan da beti. | ||
|
|
|
Baina ur edangarria lortzea ez da erraza izaten askotan. Planetako ur kopurua 1.400.000 km3 ingurukoa da. 1 km3 k 1.000.000.000 litro direla jakinik, planetan 1.400.000.000.000.000 litro daudela ez da zaila asmatzea. Kopuru ikaragarria baina, edangarria ez den ur gazia ia dena. Eta ur gezaren zati horretatik 2.100.000.000 litro besterik ez dago ibaietan. Gainera... |
|
Gure planetako populazioa handitzen ari da urtez urte, baina dugun ur kopurua berdintsua da. Iturria irekitzen dugun bakoitzean erreka, ibai eta lur azpiko biltegi berdinetatik dator. Urik gabe egun oso bat igaro baduzu bere balioaz jabetuko zinen. Arreta pixka batez, ura parrastaka gastatu gabe erabil genezake... Aldameneko grafikoan, herrialde industrializatu bateko pertsona eta eguneko bataz besteko ur kontsumoa ikus genezake. |
![]() |
AURKIBIDEA |
SARRERA |
KOKAPENA |
UR BIZIA |
URA HISTORIAN |
KUTSADURA |
LANDARETZA |
FAUNA |
IKERKETA METODOA |
IKERKETAREN ONDORIOAK |
IRTENBIDEAK |
BIBLIOGRAFIA |