|
Ibaietako
Landaretza
|
|
Egoera naturalean mantentzen diren eremuetan, mendi gailur edo muino batetik arretaz begira jarriz gero, ibaia nondik nora doan erakusten diguten landare zerrenda batzuk badirela ohartuko gara. Ibaiek alboetan izan ohi dituzten landarediz osatutako zerrendak, bereziak dira. Oso gutxi baitira sustraiak ur azpian izanik bizirik iraun dezaketenak: haltzak Kantauri aldean, makalak alderdi mediterraniarrean, eta, bi aldeetan, sahatsak dira beti putzu eginda dauden lurretara ondo egokitzen direnak. Haltzadi eta makaldi hauen inguruetan, sahatsez gain, lizarra, hurritza, lezka, azeri-buztana... eta beste hainbat espeziek aberasten du hain garrantzitsua den landaredia. |
|
|
![]() |
Hegazti askoren habiak, edota ugaztun gautar askoren ezkutalekuak, ibai-ertzeko basoan kokatzen dira. Baso horietako zuhaitzetako hostoek eskaintzen duten itzalak eguzkiak ura gehiegi berotzea eragozten du, ibaia mikroklima freskoan gordez. Uretan murgilduriko sustraiek arrainen babesgarri diren ezkuta gune txikiak sortzen dituzte, eta, lurrari gogor helduz, ibaien higadura eta uholde garaiko hondamendia eragozten dute. Landaredi honen hosto, lore eta fruituak hegazti eta hainbat ugaztunen elikagai dira, bai eta ibaietako harrien azpian bizi diren barraskilo, zizare eta intsektu txikientzat ere. Azken hauek, hein berean, arrain askorentzako elikagai nagusi dira. | |
|
Zoritxarrez, garai batean oso ugari eta garatuak ziren ibai-ertzeko basoak asko murriztu dira, nekazal ustiaketarako lur hezeak lortzearren lehenik eta, geroago, etxe, garraiobide eta industri guneen eraikuntzarako leku bilakatu direlako. Baso hauek nekazaritza inguruetan, ongarrien gehiegikeria dela eta, konpontzen zaila den kutsadura oztopatzen dute, ibaia garbi mantenduz. Izan ere, hainbat lekutan ikusi ahal izan da 5-10mko zabalerako haltzadiak nekazal poluzioaren %90 inguru finka dezakeela. |
![]() |
|
![]() |
HALTZA: Ibai eta erreka bazterretan, ilarak eratuz, zuhaitz arrunta da. 20-25 metroko altuera dauka eta adaburu zabal eta konikoa edo piramidala. Azal arre iluna (purpura-marroi kolorekoa) duen enbor zuzena eta hosto zerratu biribilak ditu. Lore arrak gerba zilindrikotan eta emeak egurrezkotan dituena. Bere haziak hain txikiak direnez, kilo batean milioi bat kabitzen dira. Negu hasieratik maiatza bitartera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. Haltzaren sustraietan kolore arreko nodulu batzuk aurkitu ohi dira eta beraietan bakterio bat. Bakterio hori, landarearekin sinbiosian bizi da, atmosferako nitrogenoa finkatuz. Horregatik zuhaitz horrek duen garrantzi ekologikoa kontutan hartzeko da. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik, hezetasuna dagoen lurzoru oso pobreak koloniza ditzake eta ur bazterrak eta ur-ezpondak ere bai. |
Haltza haziak |
|
|
Bere egurra oso erabilia da, batez ere uretan duen iraunkortasunagatik. Azalak tanino ugari dituenez, larruak ontzeko erabili ohi izan da, baita astrigente modura ere. Hostoen infusioa diuretikoa eta erreumaren kontrako erremedioa dela diote. Txaplata modura ere, forunkuluak sendatzeko, erabili da. Haltzak duen bigarren azala, suge hozkaden erremedioa dela diote. |
|||
![]() |
LIZARRA: Oso hedaturik dago Europan, bai basoetan bai sastrakadietan (oso ondo hazten da lur heze eta alkalinoetan). 40 metroko altuera hartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi da parke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai eta biribildua dauka, oso gora joaten diren adarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieran eta ildaxka-sareduna gero. Hosto konposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago) ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka, argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak, erremintetarako eskutokiak, altzariak, bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregai ona eta landare ikatza ere ematen ditu. |
![]() |
|
![]() |
HURRITZA: Europan oso hedaturik dago. Baso, basarte eta hesi ilaretan hazten da. 12 metroko altuerara irits liteke, baina, oro har, 6 metro baino gutxiago edukitzen du. Normalean zuhaixka zabala izaten da, nahiz batzuetan, enbor txikia edukitzen duen. Azal leun eta arre-grisaxka distiratsua dauka, poro ilara horizontalekin. Bere fruitua hurra da. Enborra makilak egiteko eta saskigintzarako preziatua da. |
![]() |
|
![]() |
SAHATSA: Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da.
|
||
| LEZKA: Urtegietan eta ur geldidun ibaietan hazten da. Kanabera berdeak, hosto luzeak eta galburu moreak ditu. Komunitate trinkoak eratzen ditu. 3 metroko altuera hartzen du. Zurtoin sendoak dauzka, lastozko sabaiak egiteko oso preziatuak. | ![]() |
||
![]() |
EZPATA BELARRA: Zurtoin tente eta gogorrak ditu eta hauek baino luzeagoak diren hosto linealak. Zurtoinaren buruan zigarro puro baten antzeko lore bereziak daude. 1,5 eta 2,5 metro bitarteko landare garaia da. Komunitate handitan hazten da, sakonera txikiko edo mugimendu geldoko ur geza lasaiko guneetan. Lezka arruntaren ondoan egon ohi da. Ekaina eta uztaila bitartean loratzen da. Hostoez otarreak egiten dira. | ||
![]() |
AZERI-BUZTANA: Ekisetaleen ordenako eta equisetum generoko landarea da. Adabetarte ugariz hornitua dagoen zurtoin biluzi eta bertizilatua, eta hosto harikariak dituzte. Paleozoiko garaiko landaredi masa handien parte izan ziren, egun 25 espezie besterik ez da kontserbatzen. |
![]() |
|
AURKIBIDEA |
SARRERA |
KOKAPENA |
UR BIZIA |
URA HISTORIAN |
KUTSADURA |
LANDARETZA |
FAUNA |
IKERKETA METODOA |
IKERKETAREN ONDORIOAK |
IRTENBIDEAK |
BIBLIOGRAFIA |