|
Kokapena
|
|
Oiartzun ibaia Gipuzkoan jarioan dabilen ibairik motzena dugu. Gipuzkoaren ekialdean kokaturiko Oiartzun ibaiaren arroak 82,27 km2-ko eremua hartzen du. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako herria zeharkatuz eginiko ibilbideak 16 km eskasean lau herri hauetan bizi diren 80.000 bat biztanleren eta Gipuzkoako industrigune nagusienetako baten eta merkataritza portu nagusiaren eragina jasaten du. |
|
|
![]() |
Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara Paleozoikoan (orain 380 milioi bat urte) hasi zen eratzen, Euskal Herriko bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazio aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean kokatua dago (2300 mm). Ur kopuru hau dela Oiartzun ibaiaren iturburu inguruan San Anton, Aņarbe eta Domiko urtegiak aurki genitzake. Ibaiaren luzera 16,6 km-koa da eta erorketa malda %4,5-koa bataz beste, oso altua, urek altuera asko jaisten dute luzera gutxian. Arroak itxura luzexka du eta Ugaldetxoko poligono industrialean batzen diren Aiako Harri eta Bianditz mendien magaletatik sorturiko Arditurri eta Aldura mendiko magaletako urek bultzatzen duten Sarobe ubide nagusiek hornitzen dute urez ibai ttipi hau. Ezin ahaztu, Altzibar auzoan Arditurrira batzen den Karrika erreka. Arroaren goialdean, Aiako Harrietan, ditu maldarik handienak. Goialdeko harana, oso estua, V itxurako da. Erdialdeko ibilgua leunagoa da eta uholde harana eratzera iristen da. Behealdeko ibilguan berriz, Pasaiako senaia dugu; garai batean padura handia, gaur egun Pasaia eta Errenteriako herriek eta portuko instalazioek okupatua. |
|
|
Administrazioaren esanetan, ibaiaren goialdea oso egoera onean dago. Beherantz, berriz, oso gorabeheratsua da egoera, urak har ditzakeen ertzetan herri, lantegi eta azpiegitura ugari kokatu direlako. Ibaiaren arroan, goiburutik gertu, Aritxulegi mendatearen hasieran , Arditurri errekak kutsatzen du lehen aldiz, metal asko, batez ere zinka, duen ura eransten diolako. Azpi-arroan meategiak ustiatu ziren, erromatarren garaitik ziurrenik, eta konpontzen zail den arazoa utzi dute meategi horiek: meategiko iturburuek eta zabortegietako garbiketek metal kontzentrazio handiak eramaten dituzte Arditurrira eta, hortaz, Oiartzun ibaira. Metal horiek asko urritzen dute uraren kalitatea handik behera dauden Ergoien eta Altzibar auzoetan. |
![]() |
|
|
|
![]() |
|
|
Ergoien eta Karrikatik
etorri eta Altzibarren batzen diren uretan, nekazaritza ustiaketan erabilitako
nitratodun ongarrien iragazketak eta hauen eraldaketak arraientzat erabat
toxikoa den nitritoen agerpena sortu izan du. Etxeetako ur zikinak zuzenean
ibairatzeak, jasan lezakeen baino zikinkeria ugariagoz hornitzen dute
goialdeko ur garbia. Adierazgarria da ibaiertzean pilatzen den zikinkeria
kopurua. Edonon ikus liteke plastikoz loturiko hainbat sastraka eta zuhaixka
eta pentsatzekoa da den denak ez direla zuzenean ibaira bota, beraz edonon
utzi ohi izan ditugun ontzi eta estalkiak euri urek eta haizeek, ibaiaren
kaltetan, uretara ditzaketela. Lantegietako isurketek, nahi gabekoak batzuetan
eta ekoizpenerako "beharrezkoak" besteetan hutsaren ondoan utzi izan dute
Ugaldetxo auzotik behera Oiartzun, Errenteria eta Lezo igaroz Pasaiara
erortzen den ura. Pasaiako portuko ustiaketek; burdina, sosa, abonu...
eta merkataluntziek beharrezkoa duten gasolioak Ortzadarraren kolorea
sorrarazten dute hondoa ikusezina egiten duen ur ilunetan.
|
||
![]() |
Errekaren ertzean egin ohi ziren auto garbiketak gaur egun ikusten ez direnean eta herri eta foru administrazioek, bai eta herritar eta lantegi batzuek bultzaturiko ekimenek, uraren kontrol, kolektore, garbiketa kanpaina... uren kalitatearen hobetzea ondorioztatu badute ere, asko dago oraindik egiteko, Oiartzun ibaiak garai batean izaniko bioaniztasuna berreskuratu nahi badugu behintzat! Eta ekimen hauekin batera natura kaltetu dezakeen erronka berriak izango ditugu: Pasaiako badiaren kanpoaldean egin nahi den superportua adibide. |
|
AURKIBIDEA |
SARRERA |
KOKAPENA |
UR BIZIA |
URA HISTORIAN |
KUTSADURA |
LANDARETZA |
FAUNA |
IKERKETA METODOA |
IKERKETAREN ONDORIOAK |
IRTENBIDEAK |
BIBLIOGRAFIA |