|
Ikerketaren
ondorioak
|
|
Haurtzaro ikastolan, aukerazkoa den Zientzia Tailerra arloa hautatzen duten ikasleekin batera, Oiartzun ibaiaren 8 puntu aztertu ohi ditugu. Lehenengoa ibaiaren goi-ibilguan kokatzen da. Hurrengo laurak erdi-ibilguan eta azkeneko hirurak behe-ibilguan. Tokiz toki hauek dira 8 puntuen kokapen zehatzak: |
![]() |
|
|
Azterketa honetatik kanpo geratzen dira Arditurri errekarekin Altzibar auzoan bat egiten duen Karrika erreka, izen bereko auzotik iraganez datorrena, eta Ugaldetxoko industrigunean bat eginez, Iturriotzeko Sarobe baserrian jaio eta baserriz baserri saltoka dabilen Eldotz ala Sarobe erreka bera ere. |
|
|
Goi-ibilguaren egoera (1. puntua) Kontraesana badirudi ere, goi-ibilgua da ibai honen zatirik aberatsenaren eta kaltegarrienaren kokaleku. Zatirik nagusiena oso aldapatsua da eta korronte azkarreko ura jariatzen du, metro erdiko sakonera hartu gabe. Ibilgu osoan ibaiaren zabalera 5 metroz beherakoa da eta ibai-hondoko haitz eta hartxintxarrak erraz erakusten dira. Ibai edo errekara hurbiltzea ez da batere erraza, askotan zulo eta sakonera handiak igarotzen baititu. Ibilgu honen ertzetan Oiartzun ibaiaren fauna eta landaredi aberatsena topa genezake. |
![]() |
|
|
Inguruko lurretako basoak ikatz eta egurgintzarako erabili izan dira orain urte batzuk arte. Egun, nekazaritza eta, batez ere, abeltzaintzarako lurrak dira basoari jandako eremuak. Baserriak indarra galtzearekin batera, sasi, ote eta iratze edo garoek bereganatu dituzte eremu hauek nahiz eta zuhaitz birlandaketaren bat edo beste egin den. Oiartzungo uren kaptazio puntua eta tratamendu zentrala goi-ibilguan, Penadegin, aurkitzen da. Ur-laginaren analisiak bere egoera onaren datuak eskaintzen ditu: oxigenazio maila, pH-a, nitritoak... balio egokietan kokatzen dira. Bertan topatu daitekeen hainbat ornogabek uraren kalitate ona berresten du. |
![]() |
Garai batean topa zitekeen kontrolik gabeko zabortegirik
ez da ikusten egun.
Aritxulegi mendatearen hasieran kokatua dagoen azpi-arroan, Arditurri errekak ibaia kutsatzen du, metal asko, zinka batez ere, duen ura ematen diolako. Ziurrenik erromatarren garaitik honantz Arditurrin meategiak ustiatu izan dira eta konpontzen zail den arazoa utzi dute meategi horiek: bertako iturburuek eta ustiaketek sorturiko hondakin metaketek metal kontzentrazio handiak eramaten dituzte Arditurrira, eta hortaz, Oiartzun ibaira. Hau guztia "Parke Naturala" izendaturiko Aiako Harriak eremu barruan gertatzen ari da. |
|
2002. urteko aldizkarietan, Oiartzungo udalak, aldundiaren diru laguntzaz, arditurriko meategiko hondakinak garbitzeko plan baten berri eman zuen. 2005ean gariako alkateak ingurua garbi dagoela adierazten du. Aldundiak urte bereko ingurumen txostenean zinka ezabatzeko oso zaila den metala dela azpimarratzen du. Benetan zer egin da? Nire begiez ikusi dudanaren arabera, ibilbidean zehar zeuden oztopoak (presak) ezabatu ala egokitu dira, arrainen onerako. Meategiei dagokienez, makinaria aurrera eta atzera ibiltzeko ibai-hondoa kaltetu egin da, bertako loihak mugitu direlako eta hondakin mendiek bertan jarraitzen dute. Ez dut bioaniztasun aberatsagorik topatu. Nire susmoa zera da, makina mugimendu hauek, 2006ean argitara emaniko parke naturalaren ustiaketarako azpiegitura eta urbanizazio-kostuak justifikatzeko balio izan dutela. 2007. urtean, egunero, aurrera eta atzera ikusi ditut kamioiak, langileak eta aisialdi bila dabiltzan oinezko, zakur eta txirrindulariak. Ez dut bertako bizitza apurra babesteko planik ezagutzen.
|
![]() |
![]() |
Erdi-ibilguaren egoera (2., 3., 4. eta 5. puntuak) Ibaiaren erdi-ibilguak Oiartzungo herri-gune zenbait gurutzatzen du; Ergoien, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua auzoak bustitzen ditu bere isurian. Ia ibilgu guztian zehar, auzo hauek komunikatzen dituen errepidea eta egun bide-gorri bihurturiko Arditurri meategira zihoan trenbidea ditu lagun ibaiak. Erraza da oso ibaira bertara heltzeko bidea. Harana zabalduz doa, "U" itxura hartuz. Belaso eta nekazal soroak, hiriguneetako etxebizitza, zubi eta plazekin txandatzen dira haran honen paisaiean. Ibilguan zehar tailer eta industri txikiren bat topa badaiteke ere, erdi-ibilguaren amaiera aldean biltzen da kontzentrazio handiena, Ugaldetxoko industrigunean, Arditurri errekak eta Eldotz edo Sarobe errekak bat egiten duten puntu berean. |
| Zenbaitetan ertz batean, beste zenbaitetan bietan, ibaia bideratua dago. Uholde lautadak galduta ditu ia. Batez beste, 5-10 m-ko zabalera eta metro batetik beherako sakonera du. Hartxintxar eta hareaz osaturiko ibai-hondoa erraz erakusten du 10 bat m/s-ko abiaduran doan ur gardenak. Ibai barruko landaredia oso urria da eta ibaiertzekoa asko urritzen da goiko ibilguaren aldean. Ozta-ozta zuhaitz ilara bakar bat ikus genezake hiriguneak hartzen ez duen eremuan. Bertan, haltzaren bat edo beste, sahatsen bat... topa daiteke baina gehiengoa landatutako zuhaitza da, platanoa adibide. Txantxangorria da, sasi-txoriarekin batera, errazen ikus daitekeen hegaztia, ezkailua eta amuarrain urriak, berriz, uretako jaun eta jabe. Egun geldirik diren errota eta burdinolen energia iturria bideratzeko eraikitako presek arrain hauntzako pasabidea badute, Iurritakoa kasu. | ![]() |
![]() |
Uraren analisiari dagokionez 12-14º bitarteko tenperaturako urek 10-11 mg/l-ko oxigenoa dute disolbatua eta pH-a 6,8-koa da. Emaitza hauek egokiak dira. Nitritorik ez da azaldu eta nitrato kopurua 10 mg/l ingurukoa da: landareen hazkuntzarako txikia. Ornogabeen laginen artean "gasteropodoa" aurkitu da, honek zera adierazten du uraren kalitatea, gutxienez, egokia dela. Noizbait "Burduntziren ninfa" aurkitu izan da ere. Aurtengoan Zozoa izan dugu hegaztien jaun eta jabe. Uraren analisiak kutsadurarik dagoenik adierazten ez badu ere, habitat aberatsa denik ezin da esan. |
|
Zaborrei dagokienez, urean, kristal-ontzi, lata eta plastikoren bat aurkitzea nahikoa arrunta da zoritxarrez. Ibai-ertzeko zuhaixken adarretan plastikozko poltsen arrastoak maizegi ikusten dira. Poltsa hauek, gehienetan, ibai-ertzetik urrun samar bota izan dira ere haize eta eurien eraginez zuhaixken adaxketan trabatuta gelditzen dira. Zabor pilaketa Ugaldetxoko industrigunean askoz ere nabarmenagoa da. Bertako industri eta zentro komertzialek zabor ugari sortzen dute. Zabarkeria ala utzikeriaz botatakoak haize eta euriek ibairatzen dituzte, ingurua desitxuratuz. |
![]() |
![]() |
|
Behe-ibilguaren egoera (6., 7. eta 8. puntuak) Behe-ibilguak du itxurarik txarrena. Batetik goi eta erdi-ibilguetan erasaniko ura jasotzen du eta bestetik bailarako populazio eta industrigune handienak bertan kokatuta daude. Behe-ibilguan ia erabat bideratua dago ibaia eta zenbaitetan berezko ibilbidea aldatu egin zaio ibaiari (Errenterian batez ere). Garai batean padura izanikoetan, egun, etxebizitzak eta portua daude. Gizakiak erabat eraldatu du Oiartzun ibaiaren zati hau. Ibaia zabalduz doa beherantz doan heinean. Halere, bideratua dagoenez, 10-15 metroko tartea ez du ia gainditzen. Sakonera metro betekoa dela esan daiteke bataz beste. Hondoa are eta lohi likatsuz osatzen da batez ere. Ura bere gardentasuna galduz doa badiara hurbiltzen doan bezala. |
![]() |
![]() |
Ertzeko landaretza harritzar eta hormigoiek ordezkatu dute, Fanderian salbu. Auzo honetan berezko landaretza landatutakoaren tartean ikus daiteke. Uretatik kanpora irteten diren harrietan eta ertzetako hormetan goroldioa eta ur gazi-gezetan alga batzuk ikus litezke. Ibilgu honetako hegazti ugariena buztanikara zuria da Fanderia auzoan, nahiz aurtengoan ez da hain nabarmen ageri, eta kaioa nagusitzen da Pasaiako badian. Ibilguan zehar basahateak ugaritzen ari dira, horretarako gizakiaren laguntza jaso badute ere. Pozoien eraginez urritu badira ere, ur-arratoiek elikagai eta bizileku ugari topatu izan dute bertan. Korrokoi taldeak marearekin batera gorantz eta beherantz igeri egiten dute eta tarteka amuarrainen bat edo beste ageri da. Aingirak zuen nagusitasuna galdu du eta oraindik badirelako ustea dutenak badiren arren ez dugu bat bera aspalditxo ikusi. |
|
Uraren analisiak ondorengo emaitza egokiak eman ditu: tenperatura 15-16º bitartekoa da eta oxigenazio maila 8 mg/l eta pH-a 6,4. Nitritorik ez da agertu, ezta landareek hazkuntzarako behar duten nitratorik ere. Xaboi apar apur bat aurkitu dugu. Urak kolore marroixka du, zikina da eta gainean gasolio orbanak ditu. | |
![]() |
Euri eta etxeko ur zikinak zuzenean ibaira jaurtikitzen dituzten estoldak ikus daitezke oraindik. Datu hauek guztiak erraz ikus litezke, ibaiaren bi ertzetan aisialdirako bide gorriak egin baitira. Ikus itzazu! Klik egin hemen! |
![]() |
![]() |
Portua industriala denez edonon hondakinak ikus litezke; txapak, pneumatikoak, latak, plastikoak... Ibilguan zehar ere erraz ikusten da plastiko eta metalezko makina bat hondakin. Gora eta behera gabiltzala, ezker-eskuin, ur zikinak jariatzen dituzten estolda asko konta litezke. Ibilgu honetako uraren kalitatea eskasa da oso. Orain urte gutxi hutsaren parekoa izana da eta egun berreskuratze bidean doala dirudi. Hormetako goroldioek kolore grisa galdu eta berdexeagoa hartu dute, ura gardenxeagoa da eta animaliak ugarituz doaz. Bertako arrantzaleek diotenez hoberantz doa uraren egoera. Jakituna izan gabe ere, ibilgu honek berreskuratzearen aldeko apustu aktiboago baten beharra duela edonork suma dezake. |


AURKIBIDEA |
SARRERA |
KOKAPENA |
UR BIZIA |
URA HISTORIAN |
KUTSADURA |
LANDARETZA |
FAUNA |
IKERKETA METODOA |
IKERKETAREN ONDORIOAK |
IRTENBIDEAK |
BIBLIOGRAFIA |